Zapalduen olerkia

Herri ikustezin hontan itzalekin jolasten, neu izaten saiatzen, geroa margozten, nire ezintsaun denak, behin hau sentitzen. Denok ez dugu berdin kontatzen istoria, zaila da ulertzea bestearen egia, baina kantatu nahi dut zapalduen olerkia, estalita duten, samin guzti, ohe hutsei, amaren malkoei, lapurtzen diguten denbora iherkorrari, burdin hotsei aitaren beldurrei, sufritzen dugunoi. Txikitatik entzuten zer izan behar garen, indarrez inposatuz zer maitatu behar den, baina kantatu nahi dut zapalduen olerkia, estalita duten samin guztia. Lagun minei, bakardadeari, bizigabe utzitako une bakoitzari. Izan zirenei, gaur garenei, izango direnei… esaidazu maitea dena aldatuko dela bihar ere nirekin egongo zarela eta ondorengoek ez dutela sekula kantu hau kantatuko, malkorik botako esan maitea esan laztana entzun nahi dudana esan laguna. Istripuei berri txarrei bidean galdu ditugun lagun guztiei gugatik dena eman dutenei askatasun haizeari zuei…